¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

jueves, 29 de octubre de 2015

Primeros auxilios / Lehen sorospenak

EUES


Kaixo!

Gure seme-alabek istripua izaten dutenean askotan ez dakigu nola jokatu. Hori dela eta guraso-talde batek sorospen hitzaldi/tailerra martxan jarri nahi izan dugu eta horretarako gure eskolako aita den Iñaki Narbaiza (erizaina eta larrialdietan aditua) gurekin izango dugu. Ordubeteko bi saio izango dira, azaroaren 10 eta 11ean, 15:15etatik 16:20etara Oleta eraikinean, eta honako gai hauen inguruan arituko gara:

1.Saioa (azaroak 10):
Itotzearen aurrean nola jokatu, konbultsioak, kolpeak, zauria nola sendatu eta desinfektatu.
2.Saioa(azaroak 11):
RCP (Reanimación Parada Cardíaca).


Mesedez zuen etorria konfirmatzeko eskolan azaroak 6a baino lehen hemen:

Sino ves correctamente este formulario pincha aqui



Oharra Deskargatu

martes, 6 de octubre de 2015

Ertzaintzaren hitzaldia "INTERNETAREN ERABILERAREN ARRISKUAK" -- Conferencia de la Ertzaintza " RIESGOS DE USO DE INTERNET"

EUES

Eskolak, datorren Urriaren 29an arratsaldeko 15:30etan egongo den hitzaldi batera gonbidatzen gaitu “INTERNETAREN ERABILERAREN ARRISKUAK” Oleta eraikineko ekitaldi-aretoan, hizlaria Ertzaintzaren departamentuko kide bat izango da sarearen erabileran eta honek dituen arriskuetan aditua denak.

Hitzaldi hau aurrera eraman ahal izateko gutxienez 50 pertsona bertaratzea eskatzen digu Ertzaintzak, beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Uste dugu gai hau adin guztietarako interesgarria izan daitekela, eta parte hartzea gomendatzen dizuegu.

Haurrak Internetaren erabiltzaile zuzenak izan aurretik, zeharkako erabiltzaile bihurtzen ditugu gurasoon bidez, sare sozialetan jartzen ditugun argazkien protagonistak direlarik. Argazki hauek sare sozialetan publikatu aurretik, kontuan hartu beharreko aholku batzuk jaso ditzakegu.

Adin txikikoa erabiltzaile zuzena denean, arrisku hauek eta beste batzuk topa ditzake, eta kezka ugari argitu ditzakegu, Zeintzuk dira haurren arriskuak Internet erabiltzean? eta sare sozialetan?

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak dio, Ertzaintzaren Delitu Informatikoen Sailak lau urte daramatzala Euskadiko eskolatan hitzaldiak ematen,Internet bidezko delituen biktima izatea ekiditeko, eta izatekotan, nola jokatu behar duten jakiteko.

Adin txikikoen iruzurra, derrigortzea eta jazarpena da, pedofiloen artean "grooming" deritzona, sare sozialetan aurkitu dezakeen arriskurik larriena.

Bestalde, adin txikikoak sakeleko telefonoaren bidez ere iruzurraren biktima izan daitezke. Ohikoena gertatzen da politono bat edota joku bat deskargatu nahi dutenean. Deskargatu ahal izateko beren telefono zenbakia sartu behar dute, eta ondoren balidatu behar duten sms bat jasotzen dute.

Hitzaldi interesgarri honetara etortzera animatzen zaituztegu. Hemen eransten dizuegu eskolako zirkularra bertan apuntatzeko. Ondoren, zuen seme-alaben tutoreari helarazi oharra

Circular


sábado, 3 de octubre de 2015

Taldean lan egiteak lana gutxitzen du, eta emaitzak bikoizten ditu. Izan zaitez partaide! / Trabajar en equipo divide el trabajo y multiplica los resultados. ¡Participa!

EUES

Kaixo familia:

Elkarbizitzako guraso-taldeak eskerrak eman nahi dizkizue 2014-2015 ikasturtean zuen lankidetzari esker egindako proposamenek izandako harrera onagatik.  Aprobetxatu nahi dugu aurten ere zuen seme-alaben hezkuntzan partaide aktibo izan zaitezten.  

Eskola eta familia seme-ikasle edo alaba-ikasleaz arduratzen gara, eta biek, Eskolak zein familiak, haur eta lehen hezkuntzako etapa ahal den hoberena, eraginkorrena eta zoriontsuena izan daitezen nahi dugu eta horretarako lan egiten dugu.  

Horretarako, gure konpromezua funtsezkoa eta ezinbestekoa da. Eta hau, haurrak eskolara ekarri, eraman edota bileretara joatea baino haratago dago. Gure esku dago eskola-etekina hobetzea, motibazioa, jarrera, abilezia sozialak, ingurugiroa... "Denen artean eskola bat izan dezagun!”  Izan zaitez partaide! Zure iritzia eman!

2015-2016 ikasturtean, gure seme-alaben heziketarekin zerikusia duten formakuntza saioak prestatzen, familia eta eskolaren arteko komunikazioa hobetzeko bideak bilatzen, Eskola-komunitateko elkarbizitza hobetzen duten ekintzak antolatzen, bizikidetza proiektu bat garatzen eta bururatzen zaizkigun ideiak aurrera eramaten jarraituko dugu.  

Zuen partaidetzarekin eskola gertukoa eta hobea izatea nahi dugu, gure ikastetxeaz harro senti gaitezen.  Gutako inor ez da denok elkarrekin bezain ona.

Animatu zaitez!