¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

martes, 10 de noviembre de 2015

= da +

EUES

Kaixo familia.

Harri Berri-Oleta ikastetxeko Elkarbizitza taldeko gurasook, ikasturte honetan zehar Hezkidetza -berdintasunean hezi- lantzeko, eta honen inguruan hausnartzeko ekintza batzuk aurrera eramango ditugu. Berdin da gehiago lema aukeratu dugu, uste dugulako berdintasunean heziz gizarte osoak irabazten duela. Hilabetero genero-desberdintasunaren egoera bati buruz informatuko zaituztegu, egoera hauen inguruan hausnartu dezagun, eta gure seme-alabak berdintasunean hezten ari garen edota desberdintasuna sustatzen ari garen behatzeko, batzutan inkontzienteki iragarki, moda eta tradizioen eraginez.

Orri honen bukaeran zuen partaidetza eskatzen dizuegu, tratatuko ditugun gaiekin loturiko galdetegi bat betez. Galdetegia paperean edota blogaren bidez bete ahalko duzue. Emaitzak elkarbizitzako blogean jarriko ditugu.
Betiko moduan, zuen ideiak eta iradokizunak gurasoelkarbizitza@harriberrioleta.com helbidean jasoko ditugu.
Agur bat eta mila esker.

Ba al zenekien Azaroak 25a emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela? Azaroak 25 : jantzi ezazu lazo morea!!

Dagoeneko Estatuan 48 emakume izan dira erahilak beren bikote edo bikote oiharen eskutan Baina indarkeria kasuak familia barruan ere ematen dira. Kasuen %40, 98ak familia berean ematen direnak dira, amek semeengandik jasandako indarkeria kasuak dira. Gure seme-alabak hezi behar ditugu egoera hau buka dadin.



Emakumea bazara, eta indarkeriaren biktima, salatu ezazu. Balibideak dituzu horretarako. Emakunde eta Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasunaren Ministeritzak gomendio hauek ematen dizkigute:


GENERO-INDARKERIA JASATEN ARI ZARELA USTE BADUZU. ZER EGIN DEZAKEZU?

 - Lehenengo pausua beste norbaitekin zure egorari buruz hitzedtea eta laguntza eskatzea da.

 - Familia eta lagunen babesa bilatzea gomendatzen dizugu, egoera zail honetan lagundu zaitzaten. Normala da beldurra izatea eta oraindik maite duzula pentsatzea. Batzutan justifikazioak bilatzen ditugu (“hain jeloskorra da asko maite nauelako”, “ardura asko ditu eta horregatik nerbioak galdu zituen”, “bikote-emazte ona banaiz aldatuko da”) edo indarkeria minimizatzen dugu (“ez zen hainbesterako izan”, “hau jende guztiari gertatzen zaio”).
Sinismen hauek faltsuak dira eta konfunditu zaitzakete, zuk ez duzu probokatzen eta ez zara indarkeriaren arduradun, eta ez dago hori justifikatzeko arrazoirik. Zure bikoteak gaizki tratatzen bazaitu eta indarkeria erabiltzen badu, ez zara zoriontsu izango.
Nahiz eta pausua eman eta bera uzteak beldurra eman, ingurukoen babesarekin eta profesionalen laguntzarekin zure burua maitatzea eta tratu txarren zirkuluarekin amaitzea lortuko duzu. Emakume biktimen eta beren seme-alaben babesa, segurtasuna eta laguntzarako baliabide asko daude.

Gogoratu, EZ ZAUDE BAKARRIK, ZUREKIN GAUDE.


Hasteko, jar zaitez harremanetan informazioa eta aholkularitza juridikoko doako telefonoaren bidez 016, Gobernuaren Genero indarkeriarako Zerbitzu publikoa da, egunean 24 orduz funtzionatzen du, eta bertan gai honetan espezialistak direnek atendituko zaituzte. Datuen konfidentzialtasuna bermatua dago, eta 51 hizkuntzatan atenditzen dute. Fakturan ez da agerian geratzen.

 

Adintxikikoa bazara eta zure inguruko norbait genero-indarkeria jasaten ari dela uste baduzu, ANARera dei dezakezu,  900 202010 zenbakira.

ZURE INGURUKO EMAKUME BAT GENERO-INDARKERIA JASATEN ARI DELA USTE BADUZU ZER EGIN DEZAKEZU? Lehenik, genero-indarkeriaren konplexutasuna ulertzea beharrezkoa da. Kasu askotan biktimak izaten dira salaketa jarri nahi ez dutenak,, arrazoi asko direla medio, beldurra, kulpa, lotsa, lagunarteko edota familiarteko babesik eza, edota erasotzailearekiko menpekotasun ekonomikoa. Erresistentzia honek ingurukoen ulertezintasuna sor dezake, beraz, ezinbestekoa da gertukoen laguntza (familia, lagunak, lankideak). Ez presionatzea eta hor zaudela jakinaraztea gomendatzen dizugu. Saia zaitez bera ulertzen eta etzazu epaitu. Saiatu zaitez bere sentimenduez hitzegiten, tratu txarrei buruz, bere bikotearen kontrolaz, eta berak eta bere seme-alabek indarkeriarik eta beldurrik gabeko ingurune batean bizitzen hasteko duten aukeraz.



 GENERO-INDARKERIA EGOERA BAT IKUSTEN BADUZU… Ez egin ezikusiarena, aktuatu. Tradizionalki genero-indakeria zerbait pribatua kontsideratzen zen eta inork ezin zuen parte hartu. Gaur egun ordea, genero.indarkeria arazo soziala eta delitu publikoa da. Horregatik, hiritarrok agintariei salatzeko obligazioa dugu,edmakumearen babeserako mekanismoak martxan jarri daitetzen eta gertaera zigorrik gabe gera ez dadin. Genero-indarkeria gertaera bat entzun edo ikusten baduzu jar zaitez harremanetan 112 telefonarekin, zehaztasunez adieraziz non izan den polizia ahal den azkarren joateko.