¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

lunes, 12 de diciembre de 2016

Mesa redonda diversidad sexual

EUES





kaixo famila:

Gure seme-alabak ahiztazun sexuala (heterosexualak, gay, lesbianak, transen-sualak...) lantzen ari dira eskolan, bakoitzari dagokion mailan, noski. Hori dela eta, AbenduaK 16an eta 15:15ean Aniztazun Sexualaren inguruko mahai-inguru batetara gonbidatu nahi zaituztegu. Aurkezlea Aitor Esnal (gure eskolako el-karbizitza behatokiren koordinatzailea) izango da. Oletako aretoan izango da.

Bertan ikusiko

jueves, 24 de noviembre de 2016

25 de noviembre es el día internacional de la eliminación de la violencia contra la mujer

EUES


Ba al dakizue Azaroaren 25a Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko nazioarteko eguna dela?

Honen harira, eskolan, gure seme-alabek emakumeekiko errespetua eta berdintasuna landuko dute.
Emakume eta nesken aurkako indarkeriarekin bukatzeko gure haurrak hezteko arduradun gara guztiok, bai eskola eta baita familiak ere.
Horretarako, indarkeria horrek jarrai ez dezan bazterketa ohiturak desagertuarazi behar ditugu.
Genero estereotipo, jarrera ezkorrak eta ikusten ditugun indarkeri jokabideak ezabatu behar ditugu.
Jakingo duzuenez, eskolako sarreretan puntu more batzuk ipini dira, bertan, mezuak, marrazkiak eta gure heburu hau aurrera ateratzeko guztia jarri ahal izango da. Guztion artean bete dezagun puntu more hau!
Eskolatik, 5. eta 6. mailakoek ikusiko duten bideoa bidali digute, baita lehen hezkuntzakoek ikusiko dutena ere. Horrela gaiari buruz hausnarketa/gogoeta egin ahal izateko.

Azaroaren 25ean jar ezazu laxo morea!!








viernes, 11 de noviembre de 2016

Piedra papel o tijera: Educación Emocional contra el Acoso escolar

EUES


Kaixo familiak.

Edozein adinakoei zuzendutako eskola -jazarpenaren aurkako bideo labur eta polit honetan irtenbideak errespetoa eta elkarbizitza direla ikus daiteke.




lunes, 7 de noviembre de 2016

Taller para aprender a configurar el correo electrónico

EUES


Ikastetxeak bidalitako zirkularra gogorarazten dizuegu, eta lagungarri izan daitezken bi bideotutorial eransten dizkizuegu


Familia agurgarria:

Idatzi honen bitartez, gogorarazi nahi dizuegu urtarriletik aurrera ohar guztiak e-mailez bidaliko direla.
Hau dela eta, datorren asteazkenean, azaroak 9, 15,00 tailer bat antolatuko da Oletako Areto Nagusian. Tailer honetako helburuak lehenengo aldiz eskolako posta kontua aktibatzen laguntzea eta zuen mugikorrean beste posta kontuekin batera konfiguratzea dira.
Bertaratzen zareten guztiok pasahitza izatea ezinbestekoa da. Hau ez baduzue gogoratzen, lehenbailehen pasa zaitezte idazkaritzatik eskuratzera.

Zuen parte-hartzea espero dugu.
Agur bero bat

Zuzendaritza.



Como activar la cuenta de familia:




Aquí podéis ver cómo configurar la cuenta del colegio en el móvil:







jueves, 3 de noviembre de 2016

Telefono contra el acoso escolar

EUES


Abian jarri da gaur 24 orduko eskola-jazarpenaren aurkako telefonoa
☎ 900 018 018 ☎
lagun iezaguzu zabaltzen 📢



miércoles, 2 de noviembre de 2016

Hitzaldia /Charla: Amianto

EUES

Guraso Elkarteko partaideak Oletako eskola inguruan topatu duten amiantoaren ondorioz sortu den egoera analizatzeko, infomatzeko bilera batera deitu nahi zaituztegu.

Jesus Uzkudunen eskutik, Lan Osasuna eta amiantoari buruzko epaiketen aditua, CCOO sindikatuaren biktimen elkartearen bozeramailea, aktibista ingurumenaren eta Lan Osasunaren defentsan...

Bai arrisku, tratamendu eta aukeren berri ematea, bai Udalari azaldu nahi ditugun zalantza eta iradokizunak jasotzea ditugu helburu.
Hitzaldia : Amianto
Azaroak 4. 16:30
Areto Nagusia. Oleta Ikastetxea.



lunes, 24 de octubre de 2016

lunes, 17 de octubre de 2016

Si tu vida no te permite cada dia...

EUES





No hay nada que puedas hacer hoy que te garantice dinero en 20 años

Si tu vida no te permite cada dia...
Bailar

Si tu vida no te permite cada dia...
Jugar

Si tu vida no te permite cada dia...
Vivir

Cambia de vida










domingo, 16 de octubre de 2016

Hitzaldia: Cómo mantener una espalda sana en niños, niñas y adultos

EUES


Bizkarreko mina geroz eta arazo arruntagoa da gure gizartean. Sarritan, larria oso. Zalantzarik gabe, gure bizitzan sekulako eragina du eta gure animoan,emankortasunean eta egunerokoan ondorioak ditu.

El Doctor Simón Marmier ha desarrollado un programa de ejercicios vertebrales para mantener una columna vertebral sana.

En esta charla vas a aprender:
  • Las causas más comunes de lesiones de espalda
  • Cómo evitar lesiones de espalda
  • Cómo mantener una espalda sana con ejercicios vertebrales sencillos
  • Cómo liberarte de los dolores de espalda
  • La causa del desgaste y cómo evitarlo para el resto de tu vida
  • Cómo evitar sufrir una hernia discal


Simón Marmier
doktorea
Kiropraktikoa

Practicando como Doctor en Quiropráctica, Simón Marmier es especialista en tratar a personas con problemas de espalda y columna vertebral. Ayudar a la gente a vivir sin dolor es una de sus metas.

Osasuna eta kiropraktikaren inguruko hainbat artikulu idatzi ditu, Familias del siglo XXI eta Psychologies aldizkarietan argitaratuak horietako batzuk. Cómo Dormir De Un Tirón liburuaren egilea da.

Astelehena, Urriak 24 Octubre, 17.30etan
Harri Berri Oleta ikastetxean
Abierto a todo el que quiera asistir


Centro Quiropráctico Marmier - Pedro Egaña 5, 1 izda - 20006 San Sebastián

www.SaludVertebral.com






jueves, 13 de octubre de 2016

Ongietorri



EUES



Ongietorri!!

Behin ikasturtea hasi dugunez gero, familia guztiei ongi etorria eman nahi dizuegu;batez ere berriei, ilusioz beterik zauudeten horiek, baina aldi berean zalantza askorekin.

Elkarbizitza taldeko kideak lanean jarraitzen dugu ahalik eta harreman onena lortzeko eskola, langile eta familien artean.

Beraz, edozein zalantzatarako hemen gaituzue zuei laguntza emateko, eta gogorarazten dizuegu eskolan aktiboki parte hartu nahi badezue, edo hobetzeko ideiak baldin badituzue, gonbidatzen zaituztegu!

Nahi duzuenerako, gure korreo elektronikoa gurasoelkarbizitza@gmail.com da


Oraindik ez dituzu gure berriak emailean jasotzen? Zertara itxoiten ari zara?




jueves, 23 de junio de 2016

Behatzekin kontatuz / Contando con dedos

EUES




EGUNAK: Uztailak 19-21
TOKIA: Liburutegi nagusia, Haur Saila (Fermin Calbeton), Donostia
ORDUTEGIA: 10:00-13:30
NORI ZUZENDUA: 6-12 urte bitarteko gazteentzat
DOHAINIK


Udako kanpus hau Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, zeinaren helburu nagusia arrazonamendu abstraktoa, matematikaren oinarrian dagoena, zentzumenen bidez eta gure bizitza errealeko esperientziaz lor daitekeela erakutsi nahi duen.

Kanpusa adin desberdinetan banatuta, 3 egunetan antolatu dugu: 1. egunean 6-8 urtekoentzat; 2. egunean 8-10 urtekoentzat eta 3. egunean 10-12 urtekoentzat. 20-25 partaide izango ditugu gehienez. Ikasle berdinak gainera bi egunetan jarraian parte har dezake.

Ordutegia: goizero 10etatik 13:30ak arte, ordu beteko hiru ekintza egingo dituzte:

10.00-10.50 1. ekintza
11.00-11.50 2. ekintza
12.00-12.30 Deskantsua
12.30-13.30 3. ekintza


inskripzioa





miércoles, 22 de junio de 2016

Agur Meri , Pepa y Maite

EUES

Ikasurtea bukatu da, eta agurren momentua iritsi da.

MERI. Eskerrik asko azken 35 urte hauetako arduragatik, bai irakaskuntzan zein zuzendaritza taldean edota aholkularitzan. Zure ilusioari eta ahagienei esker Danborrada baitaukagu

PEPA: Mila esker zuri ere Harri Berrrin, batez ere bete dituzun 17 urte hauengatik irakasle moduan, gure seme alabak hezitzen, zaintzen eta maitatzen.


MAITE: Eskerrik asko zure etengabeko irriarengatik, margotu, entzun, abestu, dantzatu eta barre eginarazigatik azken 8 urteotan






Hiruroi mila esker beti izan duzuen gogoengatik eta orokorrean denagatik. Faltan botako zaituztegu benetan.






lunes, 20 de junio de 2016

Bibliotecas escolares | Eskola liburutegiak

EUES

Aurten ere Donostiako Udal Liburutegi Sarea irakurketa gida argitaratzen du, non gure irakurleek irakurketa gomendioak aurki ditzakete. Irakurlee 2016 gidan azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak agertzen dira


Haur saileari dagokionez 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak



– 0 urtetik gora, haurtxotekan eskuragarriak.
– 6 urtetik gora, irakurketa gelan irakurketa txokoan.
– 7-8 urte bitartekoak, gometxa gorria dutenak.
– 9-10 urte bitartekoak, gometxa berdearekin.
– 12 urtetik aurrera, gometxa gorriarekin.

Helduei dagokienez, 40 gomendio eskaintzen dira genero narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.


deskargatu


Uda honetan goza ezazue beraz irakurketaz!




jueves, 9 de junio de 2016

Eskerrik Asko

EUES



Elkarbizitza Guraso Taldeak eskolako familia guztiei eskerrak eman nahi dizkie igandean, “Markel Txapeldun” oroigarrian elkarrekin parte hartuz lortu genuen elkarbizitzako eta solidaritateko giroangatik. Gure eskola, Harri Berri-Oleta ikastetxea, laranja kolorez tintatu zen.
Eskerrik asko laguntzeagatik, korrika egiteagatik eta parte hartzeagatik.

Egun hartan agortu ziren dominak laister izango ditugu gure txikitxoei emateko. Gai honetan zuen ulermena eskertzen dugu.

Vero, Adrián, Liher eta Julenen partez, eskerrak eman nahi dizuegu ere, gure eskolak oroigarri honetan dena eman duelako.

Aupa Markel Txapeldun!.



jueves, 2 de junio de 2016

Información IMPORTANTE sobre organización de las CARRERAS INFANTILES.

EUES



HAUR LASTERKETEN antolamenduaren inguruko informazio GARRANTZITSUA:

-Puntualitatea eskatzen da: 15:40. (kontuan hartu trafiko mozketak eta aparkatzeko zailtasunak)

-Ez dira dortsalak izango eta izen-ematea ez da beharrezkoa. Iristen zaretenean, Harri Berri plazan kategoriatan sailkatutako kartelak ikusiko
dituzue, non korrika egingo duten haurrak bertaratu beharko diren. 0-3 urtekoek heldu batekin korrika egin beharko dute; 4-6 urtekoek, heldu batekin nahi badute.


-Irteera kategoriengatik emango da, txikienetatik hasita haundienetara.

-Irteera eta helmuga leku berdinean izango da, Harri Berriko arkuan.

-Kategoria bakoitzean identifikatutako begiraleak egongo dira, hauek haurrak irteerara eramateaz arduratuko direlarik. EZ da beharrezkoa zuek laguntzea.

-Helmugara iristean, zintadun korredore batetik jarraituko dute eta domina emango zaie. Ondoren Harri Berriko patiora eramango zaie beren kategoriako argazkia ateratzeko, eta orduan haurrak jaso ditzazkezue.

-Argazki guztiak elkarbanatuko dira. EZ da beharrezkoa zuek argazkiak ateratzea, bertan oso ondo egingo duten profesionalak egongo dira.

-SEGURTASUNA ETA ORDENA mantentzeagatik, haurren lasterketa guztiak bukatu arte patiora ez sartzea eskatzen dizuegu.

-12 urtetik beherako haurrei ez zaie patiotik ateratzen utziko ez badago heldu bat.

-Harri Berriko patioan zona bat egongo da kategorietako kartelekin, non haurrak zuen zai egongo diren.

-Zuek aurkitzeko, txikitxoei eskuan telefono zenbakia jartzea gomendatzen dizuegu.

-Arratsaldean, Harri Berri eskolako patioan tailer ezberdinak izango dira; eskulanetakoak, aurpegi-margoketa eta hormairudi solidarioa, non haur
minbizidunei eta beren familiei mezu edo marrazki bat egin ahal diezaiokegun. Betetzea espero degu!

- Parkinean txikientzako beste ekintza-zonalde bat izango da: puzgarriak, jolasak, buruhaundiak, narrastien erakusketa, kotxe-karreren erakusketa...

-Tailerrak eta haur ekintzak 18:40tan bukatuko dira, plazan beste hainbat gauza egiteko: zozketak, sarien banaketa eta omenaldia.

-Jende asko espero degu, hori dela eta zuen laguntza eta ardura ezinbestekoa da egun honetan disfrutatzeko. Mesedez antolatzaileen seinaleei kasu egin, hauek txalekoak jantzita izango dituzte.

-Esparruaren zati handi bat eskolakoa da eta gure auzoa da. Saiatu gaitezke zaborrak ontzietara botatzea.

-Eskerrik asko denoi zuen parte hartzeagatik eta zuen solidaritatearengatik.

Aupa Markel Txapeldun!!





martes, 17 de mayo de 2016

Fiesta fin de curso - Paella

EUES

Kaixo familiak!

Urtero bezala ikasturte bukaerako jaialdia antolatzen ari gara,aurten ekainaren 18an izango delarik, eta berriz ere bazkaltzeko paella erraldoia eskolan egingo digute. Prezioa 3.50€koa izango da, eta aldez aurretik eskaera egin behar denez ticketak salgai jarriko ditugu honako egun auetan:

MAIATZAK 19 eta 20 (ostegun eta ostirala) arratsaldeko 16:30etan Harri Berri eta Oletako eraikinetan.

Ikusiko garelakoan, agur bero bat!

Guraso Elkartea eta jai batzordea



miércoles, 4 de mayo de 2016

Medallas para los niños y niñas en el Memorial Markel Txapeldun

EUES



Familia agurgarriak,

Markel txapeldun oroigarria antolatzen ari garenok, formularioa bete dezazuela eskatzen dizuegu, haur ugari interesatuak baitaude eta guztiek domina jaso dezatela nahi degu.

Txikien izen-ematea doakoa izaten jarraituko du, baina antolamendurako beharrezkoa dugu kopurua jakitea.

Kategoriak

0-3 urte: 50 metro
4-6 urte: 100 metro
7-9 urte: 200 metro
10-13 urte: 400 metro
14-15 urte: 1200 metro


16 urtetik gorakoek izen-ematea honela egin behar dute: herrikrosaMarkel Txapeldun oroigarria 6,7km, U51pro edo Maskotalia dendan (Altza).



Sino ves correctamente este formulario pincha aquí


Honetaz gain, kamisetak bukatzear daude, erreserba egin nahi izan ezkero hemendik egin dezakezu, eta prest dagoenean “Maskotalia” dendan jasotzeko abisua jasoko duzu. Han bertan erreserba gabe ere lortu dezakezu.


Maskotalia

Arri Berri 11 Bajo (Altza) ver ubicación

Goizez: 10:00etatik 13:00etara
Arratsaldez: 17:00etatik 20:00etara
Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara


Hemen entzun dezakezue Adrian Jimenezi, Markelen aitari, Radio Donostian egindako elkarrizketa, oroimenaren zehaztasun guztiak kontatuz

Eskerrik asko!!