¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

jueves, 23 de junio de 2016

Behatzekin kontatuz / Contando con dedos

EUES




EGUNAK: Uztailak 19-21
TOKIA: Liburutegi nagusia, Haur Saila (Fermin Calbeton), Donostia
ORDUTEGIA: 10:00-13:30
NORI ZUZENDUA: 6-12 urte bitarteko gazteentzat
DOHAINIK


Udako kanpus hau Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, zeinaren helburu nagusia arrazonamendu abstraktoa, matematikaren oinarrian dagoena, zentzumenen bidez eta gure bizitza errealeko esperientziaz lor daitekeela erakutsi nahi duen.

Kanpusa adin desberdinetan banatuta, 3 egunetan antolatu dugu: 1. egunean 6-8 urtekoentzat; 2. egunean 8-10 urtekoentzat eta 3. egunean 10-12 urtekoentzat. 20-25 partaide izango ditugu gehienez. Ikasle berdinak gainera bi egunetan jarraian parte har dezake.

Ordutegia: goizero 10etatik 13:30ak arte, ordu beteko hiru ekintza egingo dituzte:

10.00-10.50 1. ekintza
11.00-11.50 2. ekintza
12.00-12.30 Deskantsua
12.30-13.30 3. ekintza


inskripzioa





miércoles, 22 de junio de 2016

Agur Meri , Pepa y Maite

EUES

Ikasurtea bukatu da, eta agurren momentua iritsi da.

MERI. Eskerrik asko azken 35 urte hauetako arduragatik, bai irakaskuntzan zein zuzendaritza taldean edota aholkularitzan. Zure ilusioari eta ahagienei esker Danborrada baitaukagu

PEPA: Mila esker zuri ere Harri Berrrin, batez ere bete dituzun 17 urte hauengatik irakasle moduan, gure seme alabak hezitzen, zaintzen eta maitatzen.


MAITE: Eskerrik asko zure etengabeko irriarengatik, margotu, entzun, abestu, dantzatu eta barre eginarazigatik azken 8 urteotan






Hiruroi mila esker beti izan duzuen gogoengatik eta orokorrean denagatik. Faltan botako zaituztegu benetan.






lunes, 20 de junio de 2016

Bibliotecas escolares | Eskola liburutegiak

EUES

Aurten ere Donostiako Udal Liburutegi Sarea irakurketa gida argitaratzen du, non gure irakurleek irakurketa gomendioak aurki ditzakete. Irakurlee 2016 gidan azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak agertzen dira


Haur saileari dagokionez 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak



– 0 urtetik gora, haurtxotekan eskuragarriak.
– 6 urtetik gora, irakurketa gelan irakurketa txokoan.
– 7-8 urte bitartekoak, gometxa gorria dutenak.
– 9-10 urte bitartekoak, gometxa berdearekin.
– 12 urtetik aurrera, gometxa gorriarekin.

Helduei dagokienez, 40 gomendio eskaintzen dira genero narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.


deskargatu


Uda honetan goza ezazue beraz irakurketaz!




jueves, 9 de junio de 2016

Eskerrik Asko

EUES



Elkarbizitza Guraso Taldeak eskolako familia guztiei eskerrak eman nahi dizkie igandean, “Markel Txapeldun” oroigarrian elkarrekin parte hartuz lortu genuen elkarbizitzako eta solidaritateko giroangatik. Gure eskola, Harri Berri-Oleta ikastetxea, laranja kolorez tintatu zen.
Eskerrik asko laguntzeagatik, korrika egiteagatik eta parte hartzeagatik.

Egun hartan agortu ziren dominak laister izango ditugu gure txikitxoei emateko. Gai honetan zuen ulermena eskertzen dugu.

Vero, Adrián, Liher eta Julenen partez, eskerrak eman nahi dizuegu ere, gure eskolak oroigarri honetan dena eman duelako.

Aupa Markel Txapeldun!.



jueves, 2 de junio de 2016

Información IMPORTANTE sobre organización de las CARRERAS INFANTILES.

EUES



HAUR LASTERKETEN antolamenduaren inguruko informazio GARRANTZITSUA:

-Puntualitatea eskatzen da: 15:40. (kontuan hartu trafiko mozketak eta aparkatzeko zailtasunak)

-Ez dira dortsalak izango eta izen-ematea ez da beharrezkoa. Iristen zaretenean, Harri Berri plazan kategoriatan sailkatutako kartelak ikusiko
dituzue, non korrika egingo duten haurrak bertaratu beharko diren. 0-3 urtekoek heldu batekin korrika egin beharko dute; 4-6 urtekoek, heldu batekin nahi badute.


-Irteera kategoriengatik emango da, txikienetatik hasita haundienetara.

-Irteera eta helmuga leku berdinean izango da, Harri Berriko arkuan.

-Kategoria bakoitzean identifikatutako begiraleak egongo dira, hauek haurrak irteerara eramateaz arduratuko direlarik. EZ da beharrezkoa zuek laguntzea.

-Helmugara iristean, zintadun korredore batetik jarraituko dute eta domina emango zaie. Ondoren Harri Berriko patiora eramango zaie beren kategoriako argazkia ateratzeko, eta orduan haurrak jaso ditzazkezue.

-Argazki guztiak elkarbanatuko dira. EZ da beharrezkoa zuek argazkiak ateratzea, bertan oso ondo egingo duten profesionalak egongo dira.

-SEGURTASUNA ETA ORDENA mantentzeagatik, haurren lasterketa guztiak bukatu arte patiora ez sartzea eskatzen dizuegu.

-12 urtetik beherako haurrei ez zaie patiotik ateratzen utziko ez badago heldu bat.

-Harri Berriko patioan zona bat egongo da kategorietako kartelekin, non haurrak zuen zai egongo diren.

-Zuek aurkitzeko, txikitxoei eskuan telefono zenbakia jartzea gomendatzen dizuegu.

-Arratsaldean, Harri Berri eskolako patioan tailer ezberdinak izango dira; eskulanetakoak, aurpegi-margoketa eta hormairudi solidarioa, non haur
minbizidunei eta beren familiei mezu edo marrazki bat egin ahal diezaiokegun. Betetzea espero degu!

- Parkinean txikientzako beste ekintza-zonalde bat izango da: puzgarriak, jolasak, buruhaundiak, narrastien erakusketa, kotxe-karreren erakusketa...

-Tailerrak eta haur ekintzak 18:40tan bukatuko dira, plazan beste hainbat gauza egiteko: zozketak, sarien banaketa eta omenaldia.

-Jende asko espero degu, hori dela eta zuen laguntza eta ardura ezinbestekoa da egun honetan disfrutatzeko. Mesedez antolatzaileen seinaleei kasu egin, hauek txalekoak jantzita izango dituzte.

-Esparruaren zati handi bat eskolakoa da eta gure auzoa da. Saiatu gaitezke zaborrak ontzietara botatzea.

-Eskerrik asko denoi zuen parte hartzeagatik eta zuen solidaritatearengatik.

Aupa Markel Txapeldun!!