¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

jueves, 24 de noviembre de 2016

25 de noviembre es el día internacional de la eliminación de la violencia contra la mujer

EUES


Ba al dakizue Azaroaren 25a Emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko nazioarteko eguna dela?

Honen harira, eskolan, gure seme-alabek emakumeekiko errespetua eta berdintasuna landuko dute.
Emakume eta nesken aurkako indarkeriarekin bukatzeko gure haurrak hezteko arduradun gara guztiok, bai eskola eta baita familiak ere.
Horretarako, indarkeria horrek jarrai ez dezan bazterketa ohiturak desagertuarazi behar ditugu.
Genero estereotipo, jarrera ezkorrak eta ikusten ditugun indarkeri jokabideak ezabatu behar ditugu.
Jakingo duzuenez, eskolako sarreretan puntu more batzuk ipini dira, bertan, mezuak, marrazkiak eta gure heburu hau aurrera ateratzeko guztia jarri ahal izango da. Guztion artean bete dezagun puntu more hau!
Eskolatik, 5. eta 6. mailakoek ikusiko duten bideoa bidali digute, baita lehen hezkuntzakoek ikusiko dutena ere. Horrela gaiari buruz hausnarketa/gogoeta egin ahal izateko.

Azaroaren 25ean jar ezazu laxo morea!!








viernes, 11 de noviembre de 2016

Piedra papel o tijera: Educación Emocional contra el Acoso escolar

EUES


Kaixo familiak.

Edozein adinakoei zuzendutako eskola -jazarpenaren aurkako bideo labur eta polit honetan irtenbideak errespetoa eta elkarbizitza direla ikus daiteke.




lunes, 7 de noviembre de 2016

Taller para aprender a configurar el correo electrónico

EUES


Ikastetxeak bidalitako zirkularra gogorarazten dizuegu, eta lagungarri izan daitezken bi bideotutorial eransten dizkizuegu


Familia agurgarria:

Idatzi honen bitartez, gogorarazi nahi dizuegu urtarriletik aurrera ohar guztiak e-mailez bidaliko direla.
Hau dela eta, datorren asteazkenean, azaroak 9, 15,00 tailer bat antolatuko da Oletako Areto Nagusian. Tailer honetako helburuak lehenengo aldiz eskolako posta kontua aktibatzen laguntzea eta zuen mugikorrean beste posta kontuekin batera konfiguratzea dira.
Bertaratzen zareten guztiok pasahitza izatea ezinbestekoa da. Hau ez baduzue gogoratzen, lehenbailehen pasa zaitezte idazkaritzatik eskuratzera.

Zuen parte-hartzea espero dugu.
Agur bero bat

Zuzendaritza.



Como activar la cuenta de familia:




Aquí podéis ver cómo configurar la cuenta del colegio en el móvil:







jueves, 3 de noviembre de 2016

Telefono contra el acoso escolar

EUES


Abian jarri da gaur 24 orduko eskola-jazarpenaren aurkako telefonoa
☎ 900 018 018 ☎
lagun iezaguzu zabaltzen 📢



miércoles, 2 de noviembre de 2016

Hitzaldia /Charla: Amianto

EUES

Guraso Elkarteko partaideak Oletako eskola inguruan topatu duten amiantoaren ondorioz sortu den egoera analizatzeko, infomatzeko bilera batera deitu nahi zaituztegu.

Jesus Uzkudunen eskutik, Lan Osasuna eta amiantoari buruzko epaiketen aditua, CCOO sindikatuaren biktimen elkartearen bozeramailea, aktibista ingurumenaren eta Lan Osasunaren defentsan...

Bai arrisku, tratamendu eta aukeren berri ematea, bai Udalari azaldu nahi ditugun zalantza eta iradokizunak jasotzea ditugu helburu.
Hitzaldia : Amianto
Azaroak 4. 16:30
Areto Nagusia. Oleta Ikastetxea.