¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

lunes, 29 de febrero de 2016

Pancarta 8 de marzo

EUES

Kaixo familia!

Ikasturte honetako Hezkidetza programaren parte gisa, gurasoentzako ekintza bat proposatu nahi dizuegu.

Martxoak 8aren ospakizuna dela eta, eskolan egingo diren ekintzez gain, guk ere zerbait egin nahi dugu, eta Harri Berrin jarriko dugun pankarta bat egitera gonbidatzen zaituztegu.

Ostiralean 16.30tan espero zaituztegu Harri Berrin. Haurrak ganbaran egon daitezke margotzen dugun bitartean. Animatu, eskola hontan denok pintatzen dugu. (Arropa egokia ekartzea gomendatzen da).

Elkarbizitzako guraso taldea



Non:
HARRI BERRI
Noiz:
2016 MARTXOA 4 / 16:30




domingo, 28 de febrero de 2016

TALLER DE CONTROL DE IMPULSOS

EUES


Familia agurgarriak, ekitaldi honetara gonbidatzen zaituztegu:

Nola lagundu seme-alabei beren gatazkak gainditzen”

Jardunaldiak Garbiñe Aguirrezabalaren eskutik hurrengo martxoaren 9 eta 10 ean egingo dira, gai horretaz.


Non:
Oleta eraikineko Areto Nagusian
Noiz:
martxoaren 9 eta 10/ 15:00tik 16:15 arte
Hizkuntza:
Gaztelaniaz


Parte hartzea konfirmatzeko orri honetako azpiko aldea bete (familia bakoitzeko 1) eta eman ezazue, arren, martxoaren 7a baino lehen edo izena eman gure blogean:



Online inskripzioa


Bertan ikusiko garelakoan!

IGE- ELKARBIZITZA GURASO ELKARTEA.


jueves, 25 de febrero de 2016

Jornadas sobre educación: Aprendiendo a educar

EUES


Educación y relaciones familiares: educar en positivo, Guillermo Ballenato

Heziketaren gakoak, famili-bizikidetzaren erronkak eta heziketaren oinarrizko estrategiak berrikustea proposatzen du. Zenbait gai aztertuko ditu: komunikazioa, nerabetasuna, gatazkak, ikasketa prozesua, ongizate emozionala, baloreak...

Guillermo Ballenato: Madrilgo Carlos III. Unibertsitateko Psikologiaren eta Psikopedagogiaren atal-arduraduna, eta "Educar sin gritar. Padres e hijos: ¿convivencia o supervivencia?" liburuaren egilea.

Oharra: Tomasene eta Larratxo liburutegietako fondoen irakurketa-gida bat egongo da gai honen inguruan.

Antolatzaileak: Harri Berri-Oleta ikastetxea, Donostia Kultura .

Non:
TOMASENE K.E. Liburutegia
Noiz:
2016 OTS 26 / 17:30
Ezkuntza:
Gaztelaniaz



domingo, 21 de febrero de 2016

Seguimos con las jornadas sobre educación: Aprendiendo a educar

EUES


Niñas y niños felices, Alicia Banderas

Nola irakatsi bizitzaren zailtasunei aurre egiten, konfiantza indartzen eta beraien helburuak lortzen. Orain dela gutxi arte psikologia arazoen tratamenduan oinarritzen zen, alde ezezkorrak azpimarratuz. Orain berriz jakin badakigu eraginkorra dela ezaugarri baikorrak, indarrak eta bertuteak indartzea.

Alicia Banderas : Psikologoa, irakaslea eta kolaboratzailea hainbat komunikabidetan. "Pequeños tiranos" eta "Hijos felices" liburuen egilea.

Oharra: Tomasene eta Larratxo liburutegietako fondoen irakurketa-gida bat egongo da gai honen inguruan.
Antolatzaileak: Harri Berri-Oleta ikastetxea, Donostia Kultura .

Non:
TOMASENE K.E. Liburutegia
Noiz:
23 FEB 2016 / 17:30
Ezkuntza:
Gaztelaniaz



lunes, 15 de febrero de 2016

“Parte hartu, pausu bat eman eta dantzatu...” "Participa, da un paso... y baila".

EUES


Parte hartu, pausu bat eta dantza!

Kaixo familia,
Martxoak 18an, Aste Santua aurreko ostiralean, Oletako ikasleek berbena antolatzen dute, beren gustoko koreografiak prestatuz eta Harri Berriko ikasleak zein eskolako familia guztiak gonbidatuta gaude.

Elkarbizitzako gurasook pentsatu dugu ondo legokela guk ere berbenan parte hartzea.

Horretarako honako gonbidapen hau luzatzen dizuegu:

Berbenaren egunean bertan koreografia batean parte hartzea, eta pankarta bat egitea.

Egutegia. Ostiraletan arratsaldeko 16.30etatik 17.30etara Oletako gimnasioan. (Otsailak 19 eta 26, Martxoak 4 eta 11).

Animatu. Zuen partaidetza eskertuko dugu, dantza egiteko, margotzeko, perkusio-tresnaren bat jotzeko, musika jartzeko edo bururatzen zaizuen beste zerbait egiteko. Ostiral hontan espero zaituztegu, primeran pasako dugu.








sábado, 13 de febrero de 2016

Jornadas sobre educación: Aprendiendo a educar

EUES


Educar en y para el conflicto, Paco Cascón

Gatazkaren ikuspegi baikorra eta hezitzailea emango digu. Gatazka desberdinen aurrean jarrera desberdinak aztertuko dira eta aurre egiteko erremintak ezagutuko ditugu.
Paco Cascón Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Bakea eta Giza Eskubideak Unescoren Katedrako Bakearen Kulturari buruzko diplomaturako irakaslea da.
Oharra: Tomasene eta Larratxo liburutegietako fondoen irakurketa-gida bat egongo da gai honen inguruan

Antolatzaileak: Harri Berri-Oleta ikastetxea, Donostia Kultura .

Non:
TOMASENE K.E. Liburutegia
Noiz:
15 FEB 2016 / 17:30
Ezkuntza:
Gaztelaniaz







martes, 9 de febrero de 2016

IV Marcha Nordica solidaria Aspanogi 2016

EUES






Martxa Nordic Walking Aspanogi

ASPANOGI- Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkarteak antolaturik IV. Martxa Nordic Walking Aspanogik antolatzen du. Familian egiteko ibilbide polita eta erraza da.Animatu!!!


TOKIA: Donostia
DATA: 2016/02/14
IRTEERA: Sagües
HELDUERA: Haize-orrazia
DISTANTZIA: 6,1 km
ORDUA: 11:00
PREZIOA: 5€ aurretik, 7€ bertan.

IBILBIDEA: Sagües, Kursaala, Paseo Berriko Zubia, Nautikoa, Apaizen Paseoa (Urgul), Kontxa, Ondarreta, Haizee-Orrazia.

Mila esker hau antolatzen laguntzen duzuenoi eta parte hartzen duzuen guztioi!!!