¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

martes, 8 de marzo de 2016

Martxoak 8, Emakumearen nazioarteko eguna - 8 de marzo, Día Internacional de la Mujer

EUES

Martxoak 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hau ospatzeko, gure ikastetxean, Harriberri-Oletan, irakasle eta ikasleek berdintasunaren inguruan hausnartu eta lan egingo dute.

Elkarbizitzako guraso taldeak, Ikastetxeko Hezkidetza proiektuaren barne, ekimen honetan parte hartu nahi izan genuen, denon artean berdintasunaren inguruko hormirudi bat osatuz, eta familiei deialdia luzatu genizuen.

Aurreko ostiralean, arratsaldeko lau terdietan, eskolako "amatxo" batzuk gure deialdira gerturatu ziren haurrak "salto-gelan" jolasten zuten bitartean. Eta ikus dezakezuen bezala, guk lanari ekin genion. "Amatxoak" diogu, aitarik ez zelako gerturatu margotzera, eta faltan bota genituen.

Hormirudiak egiteko, txikiek irakurriko duten "Los colores" liburuko irudiak hartu ditugu oinarritzat. Harri-Berriko fatxadan jarriko dira. Ikus dezakezuenez zoragarriak geratu dira.


Espero dugu hau lehen pausua izatea, eta familia eta aita gehiago elkartzea egingo diren beste ekimenetan.

Eskola eta familia, biak arduratzen gara gure seme-alaben heziketaz. Taldean egin dezagun. Horretarako ezinbestekoak dira konpromezua eta partaidetza. Parte hartu! Iritzia eman ezazu!


Hau da NBEren 2016ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren lema: "2030ean 50-50 planeta batengatik:Genero-berdintasunerako pausua eman dezagun.

Eman pausua!! ORAIN!