¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

martes, 17 de mayo de 2016

Fiesta fin de curso - Paella

EUES

Kaixo familiak!

Urtero bezala ikasturte bukaerako jaialdia antolatzen ari gara,aurten ekainaren 18an izango delarik, eta berriz ere bazkaltzeko paella erraldoia eskolan egingo digute. Prezioa 3.50€koa izango da, eta aldez aurretik eskaera egin behar denez ticketak salgai jarriko ditugu honako egun auetan:

MAIATZAK 19 eta 20 (ostegun eta ostirala) arratsaldeko 16:30etan Harri Berri eta Oletako eraikinetan.

Ikusiko garelakoan, agur bero bat!

Guraso Elkartea eta jai batzordea



miércoles, 4 de mayo de 2016

Medallas para los niños y niñas en el Memorial Markel Txapeldun

EUES



Familia agurgarriak,

Markel txapeldun oroigarria antolatzen ari garenok, formularioa bete dezazuela eskatzen dizuegu, haur ugari interesatuak baitaude eta guztiek domina jaso dezatela nahi degu.

Txikien izen-ematea doakoa izaten jarraituko du, baina antolamendurako beharrezkoa dugu kopurua jakitea.

Kategoriak

0-3 urte: 50 metro
4-6 urte: 100 metro
7-9 urte: 200 metro
10-13 urte: 400 metro
14-15 urte: 1200 metro


16 urtetik gorakoek izen-ematea honela egin behar dute: herrikrosaMarkel Txapeldun oroigarria 6,7km, U51pro edo Maskotalia dendan (Altza).



Sino ves correctamente este formulario pincha aquí


Honetaz gain, kamisetak bukatzear daude, erreserba egin nahi izan ezkero hemendik egin dezakezu, eta prest dagoenean “Maskotalia” dendan jasotzeko abisua jasoko duzu. Han bertan erreserba gabe ere lortu dezakezu.


Maskotalia

Arri Berri 11 Bajo (Altza) ver ubicación

Goizez: 10:00etatik 13:00etara
Arratsaldez: 17:00etatik 20:00etara
Larunbatetan: 10:00etatik 13:00etara


Hemen entzun dezakezue Adrian Jimenezi, Markelen aitari, Radio Donostian egindako elkarrizketa, oroimenaren zehaztasun guztiak kontatuz

Eskerrik asko!!