¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

lunes, 27 de marzo de 2017

II Memorial Markel Txapeldun

EUES




Kaixo familiak.

Maiatzaren 28an II Markel Txapeldun Oroigarria ospatuko da Harri Berriko plazan ASPANOGIren alde (Gipuzkoako haur minbizidunen Guraso Elkartea), haur minbiziari buruz konzientziatzeko, omenaldia egiteko eta gaixotasun hau jasaten ari diren txikitxo eta familiei laguntza emateko.

Iaz bezala familia giroan disfrutatzeko ekintza ezberdin asko izango dira: pailazoak, puzgarriak, zumba, kotxe erakusketak, minimotoak eta animaliak, masajeak, musika, paella, tailerrak, zozketak, hormairudi solidarioa…eta garrantzitsuena lasterketak.


Haur lasterketetan 5 kategori izango dira
0-3 urte
4-6 urte
7-9 urte
10-12 urte
13-15 urte


Aurten parte hartzaile guztiek dortsala eta domina izango dute. Izen-ematea 2€koa izango da, eta behean dagoen
formularioan izena eman dezakezue maiatzak 5a baino lehen. Dortsalak banatzeko datak eta ordutegiak zehaztuko dizuegu, eskola irteeran banatuko direlarik.




Bildutako GUZTIA ASPANOGIrentat izango da, eta funtsak lortzeko bidea, dortsala erosteaz gain, kamiseta edota balkoietan jartzeko bandera ere dira (Maskotalia dendan salgai daude). Haur Minbizia kaleratzeko marea laranja nahi degu.

Oroitzapenean parte hartzea sustatzeko, apirilaren 7an Garberan arratsaldeko 19:00etan deitzen zaituztegu marea laranjari hasiera emateko. Itxoiten zaituztegu.


Os esperamos



Ekitaldiaren informazioa jasotzen joango zarete, eta baita non jaso eta ordaindu dortsalak esango dizuegu ere. Honetaz gain, zuen laguntza eta parte hartzea eskatuko dizuegu.

Aupa Markel Txapeldun!.




No hay comentarios:

Publicar un comentario