¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

domingo, 26 de noviembre de 2017

GREBA DEIALDIA / CONVOCATORIA HUELGA

EUES

kaixo familiak:

Azaroak 30a, osteguna, irakasleen greba deialdia dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Lan baldintzak hobetzea eta hezkuntza eraikitzea da haien helburua. Ez dakigu zein izango den gure eskolako jarraipena baina abisatzea interesgarria iruditu zaigu zuek jakinaren gainean egoteko.
Abenduaren 12an ere, Greba Orokorraren deialdia dago hezkuntza arloan.


Agur bero bat

jueves, 23 de noviembre de 2017

AZAROAK 25. Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

EUES


Azaroaren 25a da Nazio Batuen Erakundeak (NBE) proposatzen duen Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.
Ikusi bideo motza, Hirutik batek:

Eskolako Elkarbizitza Guraso Taldeak NBEko BATU ZAITEZ kanpainari buruzko informazioa jakinarazi nahi dizue. 16 eguneko aktibismoa genero indarkeriaren aurka munduko jendea sentikor bihurtzeko eta mobilizatzeko helburuarekin aldaketa baten bila. Hau da, azaroaren 25etik eta abenduaren 10era (Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna) arteko egunak,. Aurtengo kanpaina: «Inor atzean gelditu ez dadin: amai dezagun emakume eta neskatilenganako indarkeriarekin».


BATU ZAITEZ kanpainak neskatila eta emakumeenganako indarkeriarik gabeko mundua lortu nahi du, marjinatuenen ardura hartzen duen bitartean: iheslariak, migratzaileak, gutxiengoak, herri indigenak baita gatazkek eta natura-hondamendiek erasatako herriak ere.
Beste urtetan bezala, BATU ZAITEZ-ek «margotu mundua laranjaz» kanpaina abiatu du. Beraz, azaroak 25ean, ostirala, anima zaitezte kolore laranja erabiltzera, indarkeriarik gabeko etorkizunaren sinbolo gisa.
Elkarteko ama eta aitok, gakoa geure seme-alaben Heziketan errotzen dela uste dugu. Hori dela eta ondorengo bideoak proposatu nahi dizuegu interesgarriak aurkituko dituzuelakoan. Berdin hezitzen badugu, berdinak izango gara.

Edozein pertsona errespetuarekin tratatzea baita haren iritziak entzutea denontzako BEREHALA eskuragarri dagoen neurria da. Jar ezazu martxan.

BIDEOAK IKUSI:









domingo, 19 de noviembre de 2017

MUNDUKO HAURREN EGUNA / DIA INTERNACIONAL DE LA INFANCIA

EUES


.

kaixo familiak. Azaroak 20 Haurren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan.

Gaur egungo haurrak etorkizuneko bizilagunak izango dira. Hori aintzat harturik, balioen hezkuntza eta aniztasunaren errespetua gazte gaztetatik bultzatzea ezinbestekoa da, giza eskubideak oinarri izanik.

Hemen UNICEFeK egindako bideoa, munduko haur guztiei ahotsa emateko. Azaroaren 20 egunean zehar, txikiek ardura hartuko dute politikan, komunikazio baliabideetan, kirolean eta munduan kontatzeko zein dira bere kexkak eta jakin arazteko munduko arduradunei zer egin behar duten helburu horiek lortzeko.


Euskal Herriko Arartekoak ere jokuaren bidez erakutsiko digu zein dira gure eskubideak…












martes, 14 de noviembre de 2017

Rosa Montero kultur etxean.

EUES


Kaixo Familiak,

Azaroaren 15ean Rosa Monterok idazleak eta kazetariak hitzaldia eskeiniko du, Tomasene kultur Etxean 19:30tan. Aukera ezin hobea entzuteko. Animatu zaitezte!








jueves, 9 de noviembre de 2017

Altza Hadi kamisetak eta poltsak ADI!

EUES


Kaixo Familiak,

Azaroaren 10ean Altza Hadi ekimena martxan jarriko da. Ekimenaren helburua auzoan Euskara bultzatzea da. Azaroaren 10etik abenduren 2ra arte (Euskararen eguna bezpera) ekintza ezberdinak egingo dira auzoan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Hemengo link honetan eska ditzakezu kamiseta edota poltsak.













domingo, 5 de noviembre de 2017

Charla Informativa

EUES















Altza Hadi

EUES


Kaixo Familiak


Datorren asteartean 16.15etatik 16.45etara Harriberri ta Oletan
Kamisetak 8€ ta poltsak 3€
Animatu eta zabaldu euskararen alde!

Altzan euskaraz bizi nahi dugu!

Agur bero bat

jueves, 2 de noviembre de 2017

Ongietorri

EUES


Kaixo familiak

Ikasturtea hasterarekin batera, Elkarbizitza-Krakoletatik ongietorria eman nahi dizuegu Harriberri-Oleta ikastetxeko guraso berri guztiei.

Ikasturte berria pozez, gauza berriak ikasteko eta esperientzia berriak izateko gogos hasi dugu.

Urtero legez, partehartzeko gogoa dutenak animatu nahi ditugu, lagundu, ideia berriak edo proiektuak dituztenak gurekin harremanetan jar daitezela.

Laguntza guztia ona da!


Agur bero bat