¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

jueves, 23 de noviembre de 2017

AZAROAK 25. Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

EUES


Azaroaren 25a da Nazio Batuen Erakundeak (NBE) proposatzen duen Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.
Ikusi bideo motza, Hirutik batek:

Eskolako Elkarbizitza Guraso Taldeak NBEko BATU ZAITEZ kanpainari buruzko informazioa jakinarazi nahi dizue. 16 eguneko aktibismoa genero indarkeriaren aurka munduko jendea sentikor bihurtzeko eta mobilizatzeko helburuarekin aldaketa baten bila. Hau da, azaroaren 25etik eta abenduaren 10era (Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna) arteko egunak,. Aurtengo kanpaina: «Inor atzean gelditu ez dadin: amai dezagun emakume eta neskatilenganako indarkeriarekin».


BATU ZAITEZ kanpainak neskatila eta emakumeenganako indarkeriarik gabeko mundua lortu nahi du, marjinatuenen ardura hartzen duen bitartean: iheslariak, migratzaileak, gutxiengoak, herri indigenak baita gatazkek eta natura-hondamendiek erasatako herriak ere.
Beste urtetan bezala, BATU ZAITEZ-ek «margotu mundua laranjaz» kanpaina abiatu du. Beraz, azaroak 25ean, ostirala, anima zaitezte kolore laranja erabiltzera, indarkeriarik gabeko etorkizunaren sinbolo gisa.
Elkarteko ama eta aitok, gakoa geure seme-alaben Heziketan errotzen dela uste dugu. Hori dela eta ondorengo bideoak proposatu nahi dizuegu interesgarriak aurkituko dituzuelakoan. Berdin hezitzen badugu, berdinak izango gara.

Edozein pertsona errespetuarekin tratatzea baita haren iritziak entzutea denontzako BEREHALA eskuragarri dagoen neurria da. Jar ezazu martxan.

BIDEOAK IKUSI:









No hay comentarios:

Publicar un comentario