¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

lunes, 27 de marzo de 2017

II Memorial Markel Txapeldun

EUES




Kaixo familiak.

Maiatzaren 28an II Markel Txapeldun Oroigarria ospatuko da Harri Berriko plazan ASPANOGIren alde (Gipuzkoako haur minbizidunen Guraso Elkartea), haur minbiziari buruz konzientziatzeko, omenaldia egiteko eta gaixotasun hau jasaten ari diren txikitxo eta familiei laguntza emateko.

Iaz bezala familia giroan disfrutatzeko ekintza ezberdin asko izango dira: pailazoak, puzgarriak, zumba, kotxe erakusketak, minimotoak eta animaliak, masajeak, musika, paella, tailerrak, zozketak, hormairudi solidarioa…eta garrantzitsuena lasterketak.


Haur lasterketetan 5 kategori izango dira
0-3 urte
4-6 urte
7-9 urte
10-12 urte
13-15 urte


Aurten parte hartzaile guztiek dortsala eta domina izango dute. Izen-ematea 2€koa izango da, eta behean dagoen
formularioan izena eman dezakezue maiatzak 5a baino lehen. Dortsalak banatzeko datak eta ordutegiak zehaztuko dizuegu, eskola irteeran banatuko direlarik.




Bildutako GUZTIA ASPANOGIrentat izango da, eta funtsak lortzeko bidea, dortsala erosteaz gain, kamiseta edota balkoietan jartzeko bandera ere dira (Maskotalia dendan salgai daude). Haur Minbizia kaleratzeko marea laranja nahi degu.

Oroitzapenean parte hartzea sustatzeko, apirilaren 7an Garberan arratsaldeko 19:00etan deitzen zaituztegu marea laranjari hasiera emateko. Itxoiten zaituztegu.


Os esperamos



Ekitaldiaren informazioa jasotzen joango zarete, eta baita non jaso eta ordaindu dortsalak esango dizuegu ere. Honetaz gain, zuen laguntza eta parte hartzea eskatuko dizuegu.

Aupa Markel Txapeldun!.




martes, 7 de marzo de 2017

DÍA DE LA MUJER TRABAJADORA / EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

EUES


Datorren Martxoaren 8an, gure seme-alabek Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute eskolan. Hortan, aukera-berdintasunean eta etorkizunean dituzten itxaropenen inguruan lan egingo dute.

Horretarako, ondorengo esteka hauetan ikus dezakezuen bezala, bideo eta material ezberdinekin lan egingo dute.


Emakume zientzilariak



De mayor quiero ser cientifica



Ez dakit handitan zer izan nahi dudan




Pirritx-porrotx suhiltzaileak




Era berean, 2.eta 3. zikloko ikasleek topaketa bat izan dute, non eskola-etapa bukatzean izandako esperientziak kontatu dizkieten; helburua ikasleen itxaropenen inguruan hausnarketa egitea zelarik.

Berdinak gara. Desberdinak gara. Konponbidea heziketan dago.