¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

sábado, 8 de diciembre de 2018

EUSKAL ZUMBA


Pasa den azaroaren 25ean, Euskaraldia zela eta, eskolako Euskara batzordeak eta auzoko Bizarrain euskara elkarteak,  Euskal-zumba saioa antolatu genuen, Larratxoko kultur-etxean. 

Adin guztietako jendea gerturatu zen, eta primeran pasa genuen. 

Hemen uzten dizuegu bideo bat



Txiste lehiaketako partaideak

Kaixo,

Hemen uzten dizkizuegu txiste lehiaketako partaide guztien txisteak. Ea gustoko dituzuen.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.


1.Zikloko partaideak ikusteko sartu hemen:

https://drive.google.com/drive/folders/139vrosMWzU-LEfxQi0u4UmrtqUno5FTk?usp=sharing

2.Zikloko partaideak ikusteko sartu hemen:

https://drive.google.com/drive/folders/1o4Fr_xDKREmwMfCQDKYJmHU-oCtbdIpV?usp=sharing

3.Zikloko partaideak ikusteko sartu hemen:

https://drive.google.com/drive/folders/18K4_NsrfTruEaq99EWG7BYqfHI1ARjvO?usp=sharing








TXISTE LEHIAKETA


Kaixo! 

Aurten ere txiste lehiaketa antolatu dugu eta auzoko Bizarrain Euskara Elkartea izan da epailea. Hemen uzten dizkizuegu ziklo bakoitzeko txiste txapeldunak.  

ZORIONAK eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. 


 Harri Berri-Oleta ikastetxeko Euskara Batzordea. 

1. Zikloko txiste txapelduna.Irati eta Unai Cortes. ZORIONAK Irati eta Unai!



2. Zikloko txiste txapelduna. Yeray Ramirez. ZORIONAK Yeray!



3.Zikloko txiste txapelduna. Amets Villa. ZORIONAK Amets!







lunes, 5 de noviembre de 2018

Euskal Zumba

Cuestionario para organizar la escuela de madres-padres

EUES


ELKARBIZITZA Guraso Taldeak gurasoentzako saio batzuk antolatzeko asmoa du, gure seme-alaben heziketarekin eta guraso gisa dagokigun zereginarekin loturiko zenbait gai lantzeko.
Galdeketa honi erantzunez, saio horiek antolatzen lagunduko diguzu; beraz, aldez aurretik eskertzen dizugu galderei erantzun izana.

click hemen





Bidali iezaguzu zure erantzuna, arren, 18/11/09a baino lehenago.
MILA ESKER ZURE LAGUNTZAGATIK

jueves, 20 de septiembre de 2018

2018/2019 Listas definitivas Actividades Extraescolares

EUES


2018 / 2019 ikasturteko Eskolaz Kanpoko Ekintzen Behin Betiko Zerrendak


- Azaltzen ez diren ekintzak/taldeak ez dira aterako.

- Ekintza guztiak urriaren 1eko astean hasiko dira.

- Ekintza bakoitzeko lehen egunean bakarrik, gurasoak saioa amaitu baino 5-10 minutu lehenago sartu zaitezkete elkar ezagutzen joan gaitezen.

- OHAR guztiak ikastetxeak familiei esleitutako helbide elektronikoaren bidez izango dira.


Oharrak:


- ATLETISMO 1,2,3. Atlético San Sebastián klubak monitorea bidaltzeko zain gaude. Ekintza urriaren 5ean hasi ezin izango balitz, oharra pasako genuke.

- SUKALDARITZA. Urtero bezala, “El Serranito” Gastronomia Elkarteak bere instalazioak uzteko zain gaude. Ekintza urriaren 1ean hasi ezin izango balitz, oharra pasako genuke.

- Zerrendetan izen – ematea egin duen norbaiten izena agertzen ez baldin bada, jar zaitezte gurekin harremanetan. On-line galdetegia bete eta gero jasotako mezu elektronikoa (ziurtagiria) eskatuko zaizue.

- Izen-emate epetik kanpo ere, plaza libreak dauden ekintzetan apuntatzea posible izango da. Lekurik ez balego, ekintza bakoitzak duen itxaron - zerrendan sartuko zarete.



Eskerrik asko,

Kirol Batzordea










martes, 5 de junio de 2018

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Lekeition 2018



Kaixo!

Pasa den igandean gure eskolako familia batzuk Lekeition egon ziren Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzen.Ederki pasa zuten haurrak eta helduak.
Gainera gure eskolako look berria zabaldu zuten kamiseta polit horiekin. Aupa zuek! Hurrengoan Oreretan elkartuko gara!

Harri Berri-Oleta Ikastetxeko Euskara Batzordea


jueves, 31 de mayo de 2018

Listas provisionales extraescolares 2018/2019

EUES


2018 / 2019 ikasturteko Eskolaz Kanpoko Ekintzen Behin Behineko Zerrendak

- Eskainitako ekintza guztien zerrendak argitaratu dira. Honek ez du esan nahi talde guztiak aterako direnik. Gutxitan ateratzen da talde bat 10-12 partaide baino gutxiagorekin. Maximoak ekintza, lekua eta monitorearen araberakoak izango dira.

- ATLETISMO ekintza hiru-hilabetekoa izatera pasako da (urritik urtarrilera).

- Zerrendetan izen – ematea egin duen norbaiten izena agertzen ez baldin bada, jar zaitezte harremanetan gurekin. On-line galdetegia bete
eta gero jasotako mezu elektronikoa (ziurtagiria) eskatuko zaizue.

- Izen-emate epetik kanpo ere, plaza libreak dauden ekintzetan apuntatzea posible izango da. Lekurik ez balego, ekintza bakoitzak
duen itxaron - zerrendan sartuko zarete.


Harriberri
Oleta


Harri - Berri Oleta Ikastetxea
HARRIOLEA Guraso Elkartea
Kirol Batzordea

viernes, 18 de mayo de 2018

Abierto inscripción para las Actividades Extraescolares

EUES



2018/2019 ikasturteko Eskolaz Kanpoko Ekintzen izen - ematea IREKI DA


Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako izen-emate epea ireki da (maiatzaren 18tik 25era).



- Nola egin: On – Line, eskolako web orrian dauden galdetegiak betez edo esteka hauetan klikatuz:

1. Oletako izen - emateak

2. Harriberriko izen - emateak



-Zalantzarik izan ezkero, kirol.batzordea@harriberrioleta.com helbidera mezu bat bidali.

-Maiatzaren 21ean, 15.15etatik 16.15etara Helduen Liburutegian izango gara izen - emateak egiten laguntzeko, behar izanez gero.








martes, 8 de mayo de 2018

Munduko arrozak

EUES


Herri-bazkari kulturaniztuna
“Munduko Arrozak”

Familia agurgarriak, Maiatzak 13, igandean eta Oletako patioan, ospatuko dugun herribazkarira gonbidatu nahi zaituztegu.
Elkarrekin bazkalduz, eta arroza aitzaki gisa, geure eskolan elkarbizitzen diren beste hainbat herrialde zein kultura ezagutzea bururatu zaigu.
Ideia da familia bakoitzak “aldez aurretik prestatutako arroza” eramatea (ahal bada haren jatorrizko herrialdeko errezeta erabilita); senideentzako eta elkarbanatzeko beste 4/6 errazio gehiago kalkulatu beharko dira, parte hartuko duten beste familiekin batera dastatu eta
trukatu egin ahal izateko.



Harri Berri-Oleta Ikastetxea. Oletako Patioan.
Maiatzak 13 Igandean 13:30etatik aurrera
14:00. HERRI BAZKARIA. Familia bakoitzak ondorengoak ekarri beharko ditu:
-- “Piknik” egiteko beharrezkoa izango den guztia: Zuen senideentzako prestatutako arroza eta elkarbanatzeko 4/6 errazio gehiago
-- Mahai-tresnak, ogia, platerak, edaria, ahozapiak, azkenburukoa, etab.
-- Horri bat non zuk prestatutako arrozen OSAGAIAK zein jatorrizko herrialdea agertuko diren.
15:00etatik 17:00etara.

  • Adin guztientzako nazioarteko jolasak eta ekintzak.
  • Ipuin kontalaria
  • Krakoletako dominen banaketa

AURRETIKO IZEN-EMATEA EZ DA BEHARREZKOA. Edozein zalantza izanez gero emailez galde diezagukezue gurasoelkarbizitza@gmail.com

Igande horretan bertan, Maiatzak 13 eta goizean 10,00etatik aurrera, Casares Kulturetxeak antolatuko du heldu zein haurrentzako Argazki Rallia non eskolako mendi taldeak,“krakoleta”, iaz bezala, parte hartuko duen.
Rallian parte hartzeko bai helduek zein haurrek IZENA EMAN BEHAR DUTE, Maiatzak 9 baino lehenago. Ondorengo estekan aurkituko duzue inprimakia krakoleta.blogspot.com.

Bertan itxaroten zaituztegu!

Harri Berri- Oletako Guraso Elkartea.
Elkarbizitza Taldea


miércoles, 2 de mayo de 2018

BULLYING AURKAKO EGUNA


EUES



Kaixo familiak.
Gaur Bullying aurkako eguna ospatzen da mundo osoan.


Heziketa da horren kontra dugun baliabidea.

Egin dezagun. #STOP BULLYING

Klikatu BIDEO 2 ikusteko



lunes, 16 de abril de 2018

HITZALDIA

Kaixo! Bihar Tomasenen egingo den hitzaldira parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Anima zaitezte!!


Harri Berri-Oleta ikastetxeko Euskara Batzordea. 



sábado, 10 de marzo de 2018

TXISTEAK


Kaixo! Esan bezala, hona hemen irabazleen eta parte hartzaileen txisteak. Zuen gustukoak izatea espero dugu. Benetan eskerrik asko denoi eta gozatu gure txapeldun hauetaz. 

Laister arte!!


Harri Berri-Oleta ikastetxeko Euskara Batzordea. 


viernes, 9 de marzo de 2018

Txiste-txapelketako txapeldunak

Kaixo, hemen uzten dizkizuegu txiste-txapelketako sarituen argazkiak; hurrengo sarrera batean txapeldunen eta parte hartzaileen txiste guztiak argitaratuko ditugu.

Txapeldunak hauek izan dira:

1.zikloan Unai eta Irati Cortés
2.zikloan Amets Villa
3.zikloan Ibai Hernández

ZORIONAK irabazleei eta ESKERRIK ASKO parte hartu duzuen guztioi.





martes, 13 de febrero de 2018

Diccionario de euskera

EUES


Kaixo familiak.

Hemen uzten dizuegu hizkuntza ezberdinetako euskara hiztegia

www.xarma.net/AISA2/

Agur bero bat


domingo, 11 de febrero de 2018

HEZIKETA JARDUNALDIAK // JORNADAS SOBRE EDUCACIÓN

EUES


Kaixo familiak.

Aukera ezin hobea parte hartzeko heziketari buruzko jardunaldietan, Otsailaren 14an, 15ean, 24an, 28an eta martxoaren 2an Tomasene Kultur Etxean, Donostia Kultura eta gure Harri Berri -Oleta ikastetxeak antolatuta. Maite Garaigordobil, José Antonio Marina eta Eli Moreno Carrillo adituek emango dituzten hitzaldiez gain, Bidelaguna proiektuko ikasleen lan-erakusketa izango da. Hitzaldi guztiak 17:30ean hasiko dira.
Animatu zaitezte!!!



Agur bero bat


sábado, 27 de enero de 2018

LEHIAKETAN PARTE HARTU DUTEN POSTALAK

Hemen uzten dizkizuegu postal guztien argazkiak, lan bikaina egin dute gure laguntxoek. Mila esker eta hurrengora arte!!


Harri Berri-OLeta ikastetxeko Euskara Batzordea


jueves, 18 de enero de 2018

Postal-lehiaketako irabazleak

EUES


Kaixo familia,

Euskara Batzordeak antolaturiko postal-lehiaketako irabazleak hauek izan dira:

1. Zikloan Unai Garmendia



2. Zikloan Leire Perales



3. Zikloan Aimar Urkia




Jasotako postalak udaletxera bidaliko ditugu.

Laster beste txapelketa bat antolatuko dugu, beraz, adi egon

Eskerrik asko parte hartzeagatik

Harriberri Oletako Euskara Batzordea