¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

jueves, 31 de mayo de 2018

Listas provisionales extraescolares 2018/2019

EUES


2018 / 2019 ikasturteko Eskolaz Kanpoko Ekintzen Behin Behineko Zerrendak

- Eskainitako ekintza guztien zerrendak argitaratu dira. Honek ez du esan nahi talde guztiak aterako direnik. Gutxitan ateratzen da talde bat 10-12 partaide baino gutxiagorekin. Maximoak ekintza, lekua eta monitorearen araberakoak izango dira.

- ATLETISMO ekintza hiru-hilabetekoa izatera pasako da (urritik urtarrilera).

- Zerrendetan izen – ematea egin duen norbaiten izena agertzen ez baldin bada, jar zaitezte harremanetan gurekin. On-line galdetegia bete
eta gero jasotako mezu elektronikoa (ziurtagiria) eskatuko zaizue.

- Izen-emate epetik kanpo ere, plaza libreak dauden ekintzetan apuntatzea posible izango da. Lekurik ez balego, ekintza bakoitzak
duen itxaron - zerrendan sartuko zarete.


Harriberri
Oleta


Harri - Berri Oleta Ikastetxea
HARRIOLEA Guraso Elkartea
Kirol Batzordea

viernes, 18 de mayo de 2018

Abierto inscripción para las Actividades Extraescolares

EUES



2018/2019 ikasturteko Eskolaz Kanpoko Ekintzen izen - ematea IREKI DA


Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako izen-emate epea ireki da (maiatzaren 18tik 25era).



- Nola egin: On – Line, eskolako web orrian dauden galdetegiak betez edo esteka hauetan klikatuz:

1. Oletako izen - emateak

2. Harriberriko izen - emateak



-Zalantzarik izan ezkero, kirol.batzordea@harriberrioleta.com helbidera mezu bat bidali.

-Maiatzaren 21ean, 15.15etatik 16.15etara Helduen Liburutegian izango gara izen - emateak egiten laguntzeko, behar izanez gero.








martes, 8 de mayo de 2018

Munduko arrozak

EUES


Herri-bazkari kulturaniztuna
“Munduko Arrozak”

Familia agurgarriak, Maiatzak 13, igandean eta Oletako patioan, ospatuko dugun herribazkarira gonbidatu nahi zaituztegu.
Elkarrekin bazkalduz, eta arroza aitzaki gisa, geure eskolan elkarbizitzen diren beste hainbat herrialde zein kultura ezagutzea bururatu zaigu.
Ideia da familia bakoitzak “aldez aurretik prestatutako arroza” eramatea (ahal bada haren jatorrizko herrialdeko errezeta erabilita); senideentzako eta elkarbanatzeko beste 4/6 errazio gehiago kalkulatu beharko dira, parte hartuko duten beste familiekin batera dastatu eta
trukatu egin ahal izateko.



Harri Berri-Oleta Ikastetxea. Oletako Patioan.
Maiatzak 13 Igandean 13:30etatik aurrera
14:00. HERRI BAZKARIA. Familia bakoitzak ondorengoak ekarri beharko ditu:
-- “Piknik” egiteko beharrezkoa izango den guztia: Zuen senideentzako prestatutako arroza eta elkarbanatzeko 4/6 errazio gehiago
-- Mahai-tresnak, ogia, platerak, edaria, ahozapiak, azkenburukoa, etab.
-- Horri bat non zuk prestatutako arrozen OSAGAIAK zein jatorrizko herrialdea agertuko diren.
15:00etatik 17:00etara.

  • Adin guztientzako nazioarteko jolasak eta ekintzak.
  • Ipuin kontalaria
  • Krakoletako dominen banaketa

AURRETIKO IZEN-EMATEA EZ DA BEHARREZKOA. Edozein zalantza izanez gero emailez galde diezagukezue gurasoelkarbizitza@gmail.com

Igande horretan bertan, Maiatzak 13 eta goizean 10,00etatik aurrera, Casares Kulturetxeak antolatuko du heldu zein haurrentzako Argazki Rallia non eskolako mendi taldeak,“krakoleta”, iaz bezala, parte hartuko duen.
Rallian parte hartzeko bai helduek zein haurrek IZENA EMAN BEHAR DUTE, Maiatzak 9 baino lehenago. Ondorengo estekan aurkituko duzue inprimakia krakoleta.blogspot.com.

Bertan itxaroten zaituztegu!

Harri Berri- Oletako Guraso Elkartea.
Elkarbizitza Taldea


miércoles, 2 de mayo de 2018

BULLYING AURKAKO EGUNA


EUES



Kaixo familiak.
Gaur Bullying aurkako eguna ospatzen da mundo osoan.


Heziketa da horren kontra dugun baliabidea.

Egin dezagun. #STOP BULLYING

Klikatu BIDEO 2 ikusteko