¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

martes, 8 de mayo de 2018

Munduko arrozak

EUES


Herri-bazkari kulturaniztuna
“Munduko Arrozak”

Familia agurgarriak, Maiatzak 13, igandean eta Oletako patioan, ospatuko dugun herribazkarira gonbidatu nahi zaituztegu.
Elkarrekin bazkalduz, eta arroza aitzaki gisa, geure eskolan elkarbizitzen diren beste hainbat herrialde zein kultura ezagutzea bururatu zaigu.
Ideia da familia bakoitzak “aldez aurretik prestatutako arroza” eramatea (ahal bada haren jatorrizko herrialdeko errezeta erabilita); senideentzako eta elkarbanatzeko beste 4/6 errazio gehiago kalkulatu beharko dira, parte hartuko duten beste familiekin batera dastatu eta
trukatu egin ahal izateko.



Harri Berri-Oleta Ikastetxea. Oletako Patioan.
Maiatzak 13 Igandean 13:30etatik aurrera
14:00. HERRI BAZKARIA. Familia bakoitzak ondorengoak ekarri beharko ditu:
-- “Piknik” egiteko beharrezkoa izango den guztia: Zuen senideentzako prestatutako arroza eta elkarbanatzeko 4/6 errazio gehiago
-- Mahai-tresnak, ogia, platerak, edaria, ahozapiak, azkenburukoa, etab.
-- Horri bat non zuk prestatutako arrozen OSAGAIAK zein jatorrizko herrialdea agertuko diren.
15:00etatik 17:00etara.

  • Adin guztientzako nazioarteko jolasak eta ekintzak.
  • Ipuin kontalaria
  • Krakoletako dominen banaketa

AURRETIKO IZEN-EMATEA EZ DA BEHARREZKOA. Edozein zalantza izanez gero emailez galde diezagukezue gurasoelkarbizitza@gmail.com

Igande horretan bertan, Maiatzak 13 eta goizean 10,00etatik aurrera, Casares Kulturetxeak antolatuko du heldu zein haurrentzako Argazki Rallia non eskolako mendi taldeak,“krakoleta”, iaz bezala, parte hartuko duen.
Rallian parte hartzeko bai helduek zein haurrek IZENA EMAN BEHAR DUTE, Maiatzak 9 baino lehenago. Ondorengo estekan aurkituko duzue inprimakia krakoleta.blogspot.com.

Bertan itxaroten zaituztegu!

Harri Berri- Oletako Guraso Elkartea.
Elkarbizitza Taldea


No hay comentarios:

Publicar un comentario