¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

viernes, 24 de abril de 2015

Ertzaintzaren hitzaldia "INTERNETAREN ERABILERAREN ARRISKUAK" Conferencia de la Ertzaintza " RIESGOS DE USO DE INTERNET"

EUES

Eskolak, datorren Ekainaren 17an arratsaldeko 15:30etan egongo den hitzaldi batera gonbidatzen gaitu “INTERNETAREN ERABILERAREN ARRISKUAK” Oleta eraikineko ekitaldi-aretoan, hizlaria Ertzaintzaren departamentuko kide bat izango da sarearen erabileran eta honek dituen arriskuetan aditua denak.

Hitzaldi hau aurrera eraman ahal izateko gutxienez 50 pertsona bertaratzea eskatzen digu Ertzaintzak, beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Uste dugu gai hau adin guztietarako interesgarria izan daitekela, eta parte hartzea gomendatzen dizuegu.

Haurrak Internetaren erabiltzaile zuzenak izan aurretik, zeharkako erabiltzaile bihurtzen ditugu gurasoon bidez, sare sozialetan jartzen ditugun argazkien protagonistak direlarik. Argazki hauek sare sozialetan publikatu aurretik, kontuan hartu beharreko aholku batzuk jaso ditzakegu.

Adin txikikoa erabiltzaile zuzena denean, arrisku hauek eta beste batzuk topa ditzake, eta kezka ugari argitu ditzakegu, Zeintzuk dira haurren arriskuak Internet erabiltzean? eta sare sozialetan?

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak dio, Ertzaintzaren Delitu Informatikoen Sailak lau urte daramatzala Euskadiko eskolatan hitzaldiak ematen,Internet bidezko delituen biktima izatea ekiditeko, eta izatekotan, nola jokatu behar duten jakiteko.

Adin txikikoen iruzurra, derrigortzea eta jazarpena da, pedofiloen artean "grooming" deritzona, sare sozialetan aurkitu dezakeen arriskurik larriena.

Bestalde, adin txikikoak sakeleko telefonoaren bidez ere iruzurraren biktima izan daitezke. Ohikoena gertatzen da politono bat edota joku bat deskargatu nahi dutenean. Deskargatu ahal izateko beren telefono zenbakia sartu behar dute, eta ondoren balidatu behar duten sms bat jasotzen dute.

Hitzaldi interesgarri honetara etortzera animatzen zaituztegu. Hemen eransten dizuegu eskolako zirkularra bertan apuntatzeko. Ondoren, zuen seme-alaben tutoreari helarazi oharra

Circular


No hay comentarios:

Publicar un comentario