¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

domingo, 22 de marzo de 2015

Resumen charla Coeducación

EUES

Joan den 2015eko martxoak 13an, ostiralean, Oletako helduen liburutegian 29 aita eta ama elkartu ginen Baterako Hezkuntzari buruz hitzegiteko. Aitor Esnal, maisua eta eskolako proiedktuaren arduraduna izan zen hitzaldiaren koordinatzailea.

Izotzaldia urtutzeko Marian Moreno pedagogo eta psikologoaren bideo bat jarri zuen nork, umore-sena eta hizkera ironiko erabilita gizon eta emakumeen inguruko estereotipoei buruz hitz egiten zuen.

Marian Moreno



Puntu batzuetan zein besteetan denok gentozen bat eta ondoren sortutako eztabaidan ez ziren falta gurasoek aipatutako zenbait ohar: guk jasotako heziketa ezberdina izan arren, saiatzen ari garela berdintasunean hezten, esaterako. Eta nahiz eta bidea luzea izan, gogor eutsi behar diogula eta gogararazi behar diegula geure buruei gizartean ados ez gauden ezarritutako portaerak, jokabide-eredu edo estereotipak baztertu ditzaten.

Jostailu dendetan ere begi bistan dagoen erabateko bereizkeria ere komentatu genuen. Laburbilduz, geure seme-alabei hezitzeko orduan sen ona erabili behar dugula eta etsenpluaren bidez predikatu behar dugula.



Horrez geroztik, Aitorrek, eskolan gai honi buruz hartu diren neurriak azaldu zizkigun: patio eta jolas-orduan, Indarkeriaren aurkako Heziketa, Asanbladak, etab. Eta bukatzeko bideo polit politta, erabat gomendagarria erakutsi zigun.

Eskeletoak



Beti bezala, denborarik ezean Aitorrek beste bideo interesgarri batzuk bidaliko zizkigulakoan agurtu genuen mahai-ingurua.

Nola egiten duten korrika emakumeek



Elkarbizitza guraso elkartetik, berriz atea zabalik duzuela gurekin lan egiteko jakinarazi nahi dizuegu, bai gai honetan bai beste zenbait proiektuetan ere. Gurekin harremanetan jartzeko emaila bidali dezakezue posta-elektroniko helbide honetara: gurasoelkarbizitza@gmail.com

Hurrengo hitzaldia: "Nola lagundu seme-alabei bere gatazkak gainditze" Garbiñe Arrizabalagak aurkeztua 2015eko Apirilak 21 eta 22an. Jakinaren gainean jarriko zaituztegu


No hay comentarios:

Publicar un comentario