HAUR LASTERKETEN antolamenduaren inguruko informazio GARRANTZITSUA:
-Puntualitatea eskatzen da: 15:40. (kontuan hartu trafiko mozketak eta aparkatzeko zailtasunak)
-Ez dira dortsalak izango eta izen-ematea ez da beharrezkoa. Iristen zaretenean, Harri Berri plazan kategoriatan sailkatutako kartelak ikusiko
dituzue, non korrika egingo duten haurrak bertaratu beharko diren. 0-3 urtekoek heldu batekin korrika egin beharko dute; 4-6 urtekoek, heldu batekin nahi badute.
-Irteera kategoriengatik emango da, txikienetatik hasita haundienetara.
-Irteera eta helmuga leku berdinean izango da, Harri Berriko arkuan.
-Kategoria bakoitzean identifikatutako begiraleak egongo dira, hauek haurrak irteerara eramateaz arduratuko direlarik. EZ da beharrezkoa zuek laguntzea.
-Helmugara iristean, zintadun korredore batetik jarraituko dute eta domina emango zaie. Ondoren Harri Berriko patiora eramango zaie beren kategoriako argazkia ateratzeko, eta orduan haurrak jaso ditzazkezue.
-Argazki guztiak elkarbanatuko dira. EZ da beharrezkoa zuek argazkiak ateratzea, bertan oso ondo egingo duten profesionalak egongo dira.
-SEGURTASUNA ETA ORDENA mantentzeagatik, haurren lasterketa guztiak bukatu arte patiora ez sartzea eskatzen dizuegu.
-12 urtetik beherako haurrei ez zaie patiotik ateratzen utziko ez badago heldu bat.
-Harri Berriko patioan zona bat egongo da kategorietako kartelekin, non haurrak zuen zai egongo diren.
-Zuek aurkitzeko, txikitxoei eskuan telefono zenbakia jartzea gomendatzen dizuegu.
-Arratsaldean, Harri Berri eskolako patioan tailer ezberdinak izango dira; eskulanetakoak, aurpegi-margoketa eta hormairudi solidarioa, non haur
minbizidunei eta beren familiei mezu edo marrazki bat egin ahal diezaiokegun. Betetzea espero degu!
- Parkinean txikientzako beste ekintza-zonalde bat izango da: puzgarriak, jolasak, buruhaundiak, narrastien erakusketa, kotxe-karreren erakusketa...
-Tailerrak eta haur ekintzak 18:40tan bukatuko dira, plazan beste hainbat gauza egiteko: zozketak, sarien banaketa eta omenaldia.
-Jende asko espero degu, hori dela eta zuen laguntza eta ardura ezinbestekoa da egun honetan disfrutatzeko. Mesedez antolatzaileen seinaleei kasu egin, hauek txalekoak jantzita izango dituzte.
-Esparruaren zati handi bat eskolakoa da eta gure auzoa da. Saiatu gaitezke zaborrak ontzietara botatzea.
-Eskerrik asko denoi zuen parte hartzeagatik eta zuen solidaritatearengatik.
Aupa Markel Txapeldun!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario