¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

sábado, 4 de mayo de 2019

“Patata gozo gozoa!”

EUES



Herri-bazkari kulturaniztuna

“Patata gozo gozoa!”


Familia agurgarriak, Maiatzak 12, igandean eta Oletako patioan, ospatuko dugun herribazkarira gonbidatu nahi zaituztegu.
Elkarrekin bazkalduz, eta patata aitzaki gisa, geure eskolan elkarbizitzen diren beste hainbat herrialde zein kultura ezagutzea bururatu zaigu.
Ideia da familia bakoitzak patata osagai nagusi bezala eta aldez aurretik prestatutako platera eramatea (ahal bada haren jatorrizko herrialdeko errezeta erabilita); senideentzako eta elkarbanatzeko beste 4/6 errazio gehiago kalkulatu beharko dira, parte hartuko duten
beste familiekin batera dastatu eta trukatu egin ahal izateko.

Harri Berri-Oleta Ikastetxea.
Oletako Patioan.

Maiatzak 12 Igandean 14:00etatik aurrera

HERRI BAZKARIA.

Familia bakoitzak ondorengoak ekarri beharko ditu:

  • “Piknik” egiteko beharrezkoa izango den guztia: Zuen senideentzako prestatutako platera eta elkarbanatzeko 4/6 errazio gehiago
  • Mahai-tresnak, ogia, platerak, edaria, ahozapiak, azkenburukoa, etab.
  • Horri bat non zuk prestatutako plateraren OSAGAIAK zein jatorrizko herrialdea agertuko diren.


15:00etatik 17:00etara.


  • Adin guztientzako nazioarteko jolasak eta ekintzak.
  • Krakoletako dominen banaketa


AURRETIKO IZEN-EMATEA EZ DA BEHARREZKOA. Edozein zalantza izanez gero emailez galde diezagukezue: gurasoelkarbizitza@gmail.com

Igande horretan bertan, Maiatzak 12 eta goizean 10,00etatik aurrera, Casares Kulturetxeak antolatuko du heldu zein haurrentzako Argazki Rallia non eskolako mendi taldeak,“krakoleta”, iaz bezala, parte hartuko duen.
Rallian parte hartzeko bai helduek zein haurrek IZENA EMAN BEHAR DUTE, Maiatzak 9 baino lehenago. Ondorengo estekan aurkituko duzue inprimakia krakoleta.blogspot.com.

Bertan itxaroten zaituztegu!


Harri Berri- Oletako Guraso Elkartea.
Elkarbizitza Taldea







No hay comentarios:

Publicar un comentario