¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

sábado, 4 de mayo de 2019

“Patata gozo gozoa!”

EUES



Herri-bazkari kulturaniztuna

“Patata gozo gozoa!”


Familia agurgarriak, Maiatzak 12, igandean eta Oletako patioan, ospatuko dugun herribazkarira gonbidatu nahi zaituztegu.
Elkarrekin bazkalduz, eta patata aitzaki gisa, geure eskolan elkarbizitzen diren beste hainbat herrialde zein kultura ezagutzea bururatu zaigu.
Ideia da familia bakoitzak patata osagai nagusi bezala eta aldez aurretik prestatutako platera eramatea (ahal bada haren jatorrizko herrialdeko errezeta erabilita); senideentzako eta elkarbanatzeko beste 4/6 errazio gehiago kalkulatu beharko dira, parte hartuko duten
beste familiekin batera dastatu eta trukatu egin ahal izateko.

Harri Berri-Oleta Ikastetxea.
Oletako Patioan.

Maiatzak 12 Igandean 14:00etatik aurrera

HERRI BAZKARIA.

Familia bakoitzak ondorengoak ekarri beharko ditu:

  • “Piknik” egiteko beharrezkoa izango den guztia: Zuen senideentzako prestatutako platera eta elkarbanatzeko 4/6 errazio gehiago
  • Mahai-tresnak, ogia, platerak, edaria, ahozapiak, azkenburukoa, etab.
  • Horri bat non zuk prestatutako plateraren OSAGAIAK zein jatorrizko herrialdea agertuko diren.


15:00etatik 17:00etara.


  • Adin guztientzako nazioarteko jolasak eta ekintzak.
  • Krakoletako dominen banaketa


AURRETIKO IZEN-EMATEA EZ DA BEHARREZKOA. Edozein zalantza izanez gero emailez galde diezagukezue: gurasoelkarbizitza@gmail.com

Igande horretan bertan, Maiatzak 12 eta goizean 10,00etatik aurrera, Casares Kulturetxeak antolatuko du heldu zein haurrentzako Argazki Rallia non eskolako mendi taldeak,“krakoleta”, iaz bezala, parte hartuko duen.
Rallian parte hartzeko bai helduek zein haurrek IZENA EMAN BEHAR DUTE, Maiatzak 9 baino lehenago. Ondorengo estekan aurkituko duzue inprimakia krakoleta.blogspot.com.

Bertan itxaroten zaituztegu!


Harri Berri- Oletako Guraso Elkartea.
Elkarbizitza Taldea







jueves, 2 de mayo de 2019

Hitzaldia

Kaixo! 


Anima zaitezte!!




  • Nola kudeatu gure emozioak eta  seme-alabenganako bizitzen ditugun emozioak?
  • Nola ulertu seme-alaben emozioak eta etapa edo adin bakoitzean lagundu?
  • Nola lortu sentimenduen adierazpen  eta komunikazioa bultzatzen duen famili giro bat?


  • Cómo gestionar nuestras emociones y las que vivimos con nuestr@s hij@s?
  • Cómo comprender a gestionar y ayudar a nuestr@s hij@s con las emociones que experimentan en las distintas etapas de la vida?
  • Cómo conseguir un ambiente familiar de comunicación fluida?







jueves, 7 de marzo de 2019

EUSKARAREN GINKANA-FINALA

Kaixo,

Eskolako Familien Euskara Batzordeak Euskal Herriko Euskararen Ginkanan parte hartu dugu. Urtarrilean hasi zen ginkana, eta astez-aste froga ezberdinak egiten joan gara eta finalera iritsi gara.

Azken froga datorren larunbatean izango da goizeko 11.30etan Tabakaleran eta saria 3000€ izango dira.


Irabaziz gero dirua eskolako Euskara Batzorderako izango litzateke, imajinmatzen duzue zenbat ekintza antolatu ditzakegun ditu horrekin?

Animatu eta zatoz larunbatean Tabakalerara.
Kaixo,

La Comisión de Euskera de familias de Harriberri-Oleta hemos participado en la Ginkana del Euskera de Euskal Herria.  Comenzamos en Enero y semana tras semana hemos ido superando diferentes pruebas y hemos llegado a la final.

La última prueba será éste sábado a las 11.30 en Tabakalera y el premio para el equipo ganador serán 3000€.


Si ganamos el premio, el dinero se destinará a la Comisión de Euskera, ¿os imagináis cuántas actividades y cosas se pueden organizar con ese dinero?

ANÍMATE Y VEN EL SÁBADO A TABAKALERA









sábado, 8 de diciembre de 2018

EUSKAL ZUMBA


Pasa den azaroaren 25ean, Euskaraldia zela eta, eskolako Euskara batzordeak eta auzoko Bizarrain euskara elkarteak,  Euskal-zumba saioa antolatu genuen, Larratxoko kultur-etxean. 

Adin guztietako jendea gerturatu zen, eta primeran pasa genuen. 

Hemen uzten dizuegu bideo bat



Txiste lehiaketako partaideak

Kaixo,

Hemen uzten dizkizuegu txiste lehiaketako partaide guztien txisteak. Ea gustoko dituzuen.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.


1.Zikloko partaideak ikusteko sartu hemen:

https://drive.google.com/drive/folders/139vrosMWzU-LEfxQi0u4UmrtqUno5FTk?usp=sharing

2.Zikloko partaideak ikusteko sartu hemen:

https://drive.google.com/drive/folders/1o4Fr_xDKREmwMfCQDKYJmHU-oCtbdIpV?usp=sharing

3.Zikloko partaideak ikusteko sartu hemen:

https://drive.google.com/drive/folders/18K4_NsrfTruEaq99EWG7BYqfHI1ARjvO?usp=sharing








TXISTE LEHIAKETA


Kaixo! 

Aurten ere txiste lehiaketa antolatu dugu eta auzoko Bizarrain Euskara Elkartea izan da epailea. Hemen uzten dizkizuegu ziklo bakoitzeko txiste txapeldunak.  

ZORIONAK eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. 


 Harri Berri-Oleta ikastetxeko Euskara Batzordea. 

1. Zikloko txiste txapelduna.Irati eta Unai Cortes. ZORIONAK Irati eta Unai!



2. Zikloko txiste txapelduna. Yeray Ramirez. ZORIONAK Yeray!



3.Zikloko txiste txapelduna. Amets Villa. ZORIONAK Amets!