¿Aun no recibes las novedades en tu mail? ¿A que esperas?

sábado, 23 de abril de 2016

I. Markel txapeldun

EUES



Markel Txapeldunen oroimenez, ume txiki hau betirako joan zaigun arren, gure bihotzetan jarraitzen duelako.

Ekainaren 5ean, arratsaldeko 16:00etan Harri Berrin, haur minbizidun guztientzat omenaldia egingo da, eta Markeli batez ere, izan ere gure eskolako ikaslea izan baita.

Heldu eta haurrentzako lasterketa egingo da, eta baita jolasak, tailerrak eta puzgarriak ere.

Ongintzako ekitaldia izango da, helburua super heroi honi omenaldia egitea izango da,eta haur minbizia ikusgai egitea. Biltzen dena ASPANOGI elkarteari emango zaio, Asociación de Padres con Niños Oncológicos de Gipuzkoa, alegia.

Helduen izen-ematea www.herrikrosa.eus bidez izango da, bertan Mikel Kolinok eta Markelen gurasoak diseinatutako kamiseta barne sartzen delarik.

Umeek egun berean izena eman ahal izango dute eta beren domina izango dute (haurren izen-ematea doakoa da)

Denok batera txikiekin egun polit batez disfrutatuko dugu, eta irribarrea galtzen ez duten txiki hauei lagunduko diegu.


Aupa Markel Txapeldun!!

Kamiseten tamaina batzuk agortu direnez, aurretiazko erreserba egin dezakezue helbide honetan,maiatzaren 6a baino lehen: http://gurasoelkarbizitza.blogspot.com.es/

Kamisetak ekartzen dituztenean auzoan jaso ditzazkezue, esango dizuegun datan; informatuko zaituztegu.

Prezioa: haurrak 6€ eta helduak 8€.

Tamainak (Kontuz, tamaina txikia dute)

Gizonezkoa: XXL, XL, L, M, S

Emakumezkoa: XL, L, M, S

Haurra: 12, 8, 4, 3, 2

Ekitaldiaren prestaketan parte hartu nahi izan ezkero, gurekin harremanetan jarri zaitezke gurasoelkarbizitza@gmail.com helbide elektronikoan, edo Harri Berriko Erika irakasleari esanez.


Sino ves correctamente este formulario pincha aqui



Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!


No hay comentarios:

Publicar un comentario